giza eskubideak

"Bizikidetzari egindako ekarpenagatik", 42 biktimari emango diete Rene Cassin saria

Abenduaren 10ean izango da sari banaketa.

Biktimen agerraldia Glencree ekimenean adostutako agiria aurkezteko, 2012an. GARI GARAIALDE, ARGAZKI PRESS
2014ko azaroaren 7a
18:03
Entzun

Adi-adian moduluan, biktima hezitzaileen aurreko programetan eta Glencree egitasmoan parte hartu duten 42 biktimari emango die Giza Eskubideen Rene Cassin saria Eusko Jaurlaritzak aurten.

Epaimahaiak atzo egin zuen bilera, eta orduan hartu zuen erabakia. Sariarekin, "biktimen esfortzua eta bizikidetzari egindako ekarpena" aitortu nahi die Jaurlaritzak. Horrekin batera, biktima guztiek bizitzaren eta bizikidetzaren alde egindako "isilpeko esfortzua" ere aitortu nahi du.

Abenduaren 10ean emango dituzte sariak, Giza Eskubideen Nazioarteko Egunean. Orduan azalduko dituzte epaimahaiaren erabakiari buruzko xehetasunak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.