Zarautzen (Gipuzkoa) egindako herri galdeketaren emaitzak argitaratu dituzte gaur: 1.683 herritar malekoian bizikleten erabilera baimentzearen aurka agertu dira, beste 1.010 lagunek aldeko botoa eman dute. Emaitza loteslea zenez, Udaleko araudiak aurrerantzean ere ez du bizikletarik onartuko malekoian.
Dena den, Patxi Elola, Imanol Lasa eta Jon Burgaña zinegotziek gaur prentsaurrekoan agertu dutenez, "orain arte bezala" jokatuko du Udalak. Alegia, "ez dira udaltzainak 24 orduz egongo zaintzen; jende kopuruaren eta orduaren arabera jardungo dute".
Oro har, galdeketako "parte-hartze prozesuaren balorazio ona" egin du Udalak, eta herritar guztiei mezu garbia helarazi die: "Kiroltasunez onartu galdeketaren emaitza, gustukoa izan ala ez".
Gizartea
Bizikletak Zarauzko malekoian? 1.683 ezezko eta 1.010 baiezko
Udalak herri galdeketaren emaitzak jakinarazi ditu eta bizikletaren erabilera ez du baimenduko aurrerantzean ere.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu