EMAKUMEEN AURKAKO INDARKERIA

Bizilaguna bortxatu eta atxikita izan duelakoan, gizon bat atxilotu dute Uharten

Astelehenean atxilotu zuen ustezko bortxatzailea Nafarroako Foruzaingoak. Salaketaren arabera, gizonak sexu harremanak izateko eskatu zion andreari, eta, haren ezekoaren ondotik, eraso egin zion eta gau osoa izan zuen etxean atxikita. Bortxatu egin zuen gauean.

2010eko otsailaren 24a
15:23
Entzun
Nafarroako Foruzaingoak gizon bat atxiilotu zuen herenegun Uharten (Nafarroa), bizilagun bat bortxatu eta gau osoan atxiki izana leporatuta. Salaketaren arabera, emakumea etxeko lanak egitera joaten zen bizilagunaren etxera. Lanak egin eta hizketan ari zirelarik, gizonak sexu harremanak izateko eskatu zion andreari. Ordea, hark ezezkoa eman zion, eta eraso egin zion gizonak. Andreak salatu duenez, zigarro batekin berotutako aizto batekin erredurak egin zizkion, eta gau osoa etxean igarotzera behartu zuen andrea. Gau horretan gizonak bortxatu egin zuela salatu du emakumeak.

Goizean alde egin ahal izan zuen andreak bizilagunaren etxetik. Erietxera joan zen, zauriak artatu eta mediku txostena egitera, eta Foruzaingoarengana jo zuen gero. Zauriak eta txostena ikusirik, gizona atxilotu egin zuten foruzainek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.