Atzo iluntzean, 22:00 aldera Elizondoko (Baztan) zaharren egoitzatik dei bat jaso zuen Babes Zibilaren Nafarroako SOS Zerbitzuak, eta paseatzera atera zen zahar bat egoitzara ez zela agertu esan zioten.
Abisua jaso bezain laster bilaketa lanak abian jarri zituzten, eta gaur goizean Nafarroako Gobernuko helikoptero bat parte hartzekoa zen bilatze lanetan. Guardia Zibila, Foru Polizia, Nafarroako Suhiltzaileen Partzuergoa, Baztango Udaleko herrizainak eta Nafarroako erreskate taldeko txakurrak aritu dira 83 urteko zaharraren bila.
Gizonezkoaren bila Baztango Oinazka parajean ibili dira, auzoko batek atzo arratsaldeko 16:30 aldera han ikusi zuela esan baitzuen.
gertakaria
Bizirik aurkitu dute bart gauean Elizondon desagertutako zaharra
Goizeko 10:35 aldera aurkitu dute Baztango Oinazka parajean atzo iluntzean desagertu zen 83 urteko S.S.O. Gizonezkoak ez du osasun arazo larririk, baina badaezpada ere erietxera eraman dute anbulantzian, mediku azterketa egiteko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu