Gizartea

Bizirik aurkitu dute Castejondik falta zen 85 urteko gizona

Hala ere, osasun arazo batzuk dituela-eta Tuterako Ospitalera eraman dute.

2008ko urriaren 21a
15:21
Entzun
Eguerdiko hamabi eta erdiak inguruan aurkitu dute atzodanik etxetik falta zen Fernando Arriaga Remirez 85 urteko Castejongo (Nafarroa) bizilaguna. Castejon eta Cintruenigo artean aurkitu dute, Lodosako ubidera doan bide batean. Zehazki, bide bazterreko lar batzuen artean topatu dute. Makal samar aurkitudutenez, helikoptero batean eraman dute Tuterako Reina Sofia Ospitalera, osasun azterketa egin diezaioten.

Arriagaren senideek atzo gauean eman zuten desagertzearen berri. Arratsaldean ohiko paseoa ematera irten zuen, baina gauean ez zen iritsi etxera. Senideak kezkatu egin ziren, eta foruzainak, suhiltzaileak eta guardia zibilak gizonezko haren bila aritu dira ordu txikiak arte.

Gaur goizeko zortzietan ekin diote bilatze lanari, helikoptero eta urpekari bidez.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.