Korrika 16

Bizkaia igarotzen ari da Korrika eta Bilbotik geroz eta gertuago dago

Bizkaian ongi etorri polita egin diote Korrikari; Lekeition suziriekin hartu dute eta Bermeon, berriz, ikurrinak izan dira nagusi. 18:30ak inguruan, Bilbora iritsiko da.

2009ko apirilaren 3a
13:04
Entzun
Bizkaiak pozik hartu du Korrika gaurkoan. Gauean Lekeition izan da eta, bertan, suziriekin egin diote ongi etorria martxari. Goizaldeko lehen orduetan, aldiz, Mundakara iritsi da eta bertako arraunlari batzuk batela bizkarrean hartuta aritu dira korrika.

Bermeora 10:20 inguruan iritsi dira lasterkariak. Herriaren sarreran jende ugari zegoen zain, ikurrina eta guzti korrika egiteko prest. Bermeotik Bakiora bideko aldapak gogorrak direla-eta futbol jokalariak eta arraunlariak izan dira malda horiek igotzera ausartu direnak.

Bakion, aldiz, ez dute geldialdirik egin. Izan ere, herriko konponketa lanen ondorioz, ezin izan dute kaleetan barrena murgildu. Hala ere, bakiotarrek autobus bat hartu eta Sollubera joan dira dagozkien kilometroak egitera. Ikastoletako haurrak gogoz egin dute korri Solluben.

Pixkanaka Bilbora gerturatzen ari da Korrika, 18:30ak aldera iritsiko baita hiriburura. Bertan, jende askok parte hartzea espero dute antolatzaileek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.