gizartea

Bizkaiak lau urtean 45 milioi euro bideratuko ditu turismorako

2015ean herrialdean 1.400.000 turista izatea nahi du Aldundiak. Hala, turismoak Bizkaiko barne produktu gordinaren %6a suposatuko luke.

2012ko urtarrilaren 16a
16:21
Entzun

Bizkaiko Foru Aldundiak hurrengo lau urteetarako 45 milioi euro bideratuko ditu herrialdean turismoa sustatzeko asmoz, eta arloko industriari emango dio diru hori. Xede zehatza: 2015ean Bizkaian 1.400.000 turista izatea. Hala, turismoak urte horretan Bizkaiko barne produktu gordinaren %6a suposatuko luke —gaur egun %4,7koa da—.

Imanol Pradales (EAJ) Sustapen Ekonomikorako diputatuak aurkeztu du plana gaur, Batzar Nagusietan. "Aktibitatea eta enplegua sortzeko turismo industria lehiakorra behar dugu", esan du.

Bost lan ildo jorratuko dituzte, haren arabera: normalizazioa, dinamizazioa, merkaturatzea, profesionaltasuna eta nazioartekotzea.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.