19. KORRIKA

Bizkaian barrena, kostalderako bidea hartuko du berriro Korrikak

Egunarekin batera sartu da lasterketa Itsasondon, eta Goierritik Debagoienera joan da. Eguerdi aldera sartu da Bizkaian, Elorriotik. Bideoa: Geu Be (behar bereziak dituzten familien elkartea) Durangon Korrikan (Lara Madinabeitia, BERRIA TB) [Youtube]https://youtu.be/Vw37eHF9VRM[/Youtube]

2015eko martxoaren 23a
08:31
Entzun

Bosgarren eguna du Korrikak, eta Bizkaira heldu da. Goizaldean, Goierrin barrena izan dira lasterka, eta 08:00 alderako Arrasaten ari ziren korrika. Aretxabaletan, esaterako, jendetza elkartu da goizean goiz. Aramaiotik Arabara sartzean, berriz, elurrak egin dio ongietorria Korrikari.

Eguerdian, berriz, Bizkaira sartu da aurrenekoz. Bergaratik Elgetara igo, eta bertatik Elorriora igaro dira. Durango, Iurreta, Zaldibar eta Ermua atzean utzita, Gipuzkoan sartuko da berriro Eibartik, eta 18:15 alderako Gipuzkoako kostaldera iritsiko da Korrika, Debara. Bertatik joango da Mutriku eta Ondarroara, iluntzean.

Igandean, Donostian barna izan zen Korrika, eta jendetza elkartu zuen. Kostaldetik jarraitu zuen ondoren, eta Getarian eginiko bidea jaso zuen Hamaika Telebistak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.