Ertzaintzak sei lagun atxilotu zituen atzo Bizkaian ustez droga trafikoan aritzeagatik. Atxilotuetako bat 36 urteko ertzain bat da eta, Eusko Jaurlaritzako Barne Sailaren arabera, hura da talde horren burua.
Iturri berak adierazi duenez, orain dela hilabete batzuk hasi ziren atxilotutako ertzaina jarraitzen, droga trafikatzen zuen susmoarekin. Poliziakidearen diru kontuetan justifikazioarik gabeko sarrerek eta "gaizkileekin" zituen harremanak zituela-eta, ertzainaren zaintze-lanak estutu zituzten. Atxilotutakoaren hornitzaile batek Galiziatik ustez droga ekarrri zionean atxiloketak egitea erabaki zuen Ertzaintzak. Ertzaina bere kide bati 200 gramo kokaina saltzen ari zenean atzeman zutela adierazi du Barne Sailak. Ertzaintzatik kaleratzeko auzibidea zabaldu dutela adierazi dute.
Guztira sei lagun atxilotu dituzte. Horien artean erretiratutako enpresaburu bat dago. Barne Sailaren arabera, guztira bi kilo kokaina, suzko bi arma, balantzak, 150.000 euro eta droga biltzeko materiala atzeman dituzte operazioan.
Gizartea
Bizkaian droga trafikoagatik atxilotutako ertzaina jo dute taldeko burutzat
Ertzaintzaren arabera, bi hilabete zeramatzaten lankidearen atzetik eta 200 gramo kokaina saltzen ari zenean atxilotu zuten atzo. Guztira sei lagun atzeman dituzte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu