Ertzaintzak 21 eta 26 urte bitarteko zazpi gazte atxilotu zituen atzo ustez droga trafikoan zebiltzalako. Gazte guztiak Bizkaian atxilotu zituen Ertzaintzak, horietatik sei Balmasedan eta beste bat Astrabuduan. Atxilotu zituztenean bost kilo haxis eta 5.000 euro atzeman zizkien Ertzaintzak gazteei. Ertzaintzak azaldu duenez, gazteek Bizkaiko Enkarterrietan eta Burgosko Mena bailara inguruan saltzen zuten haxisa.
Balmasedako bizilagunek emandako informazioa jaso ostean Ertzaintza joan den apirilean ikertzen hasi zen. Ikerketen ondorioz, Ertzaintzak jakin zuen Balmasedako lonja batean biltzen zen gazte talde bat droga trafikoan ari zirela. Uztailaren 2an gazte horietako bat atxilotu zuen Ertzaintzak, atxiloketaren momentuan gazteak 250 gramo haxis zeramatzan.
Atxiloketaren ostean gazteek droga kopuru handia zutela jakin zuen Ertzaintzak. Polizia Autonomikoak epaile bati operazioaren berri jakinarazi zion eta honek beste gazte bat atxilotzeko agindua eman zuen. Balmasedako gazte hori Zallan atxilotu zuen Ertzaintzak atzo. Atxilotu zutenean droga erosteko erabili behar zituen 5.000 euro zeramatzan soinean. Operazioan guztira zazpi gazte atxilotu ditu Ertzaintzak eta Balmasedako Guardia Epaitegiaren aginduetara utzi ditu.
Droga trafikoa
Bizkaian Ertzaintzak zazpi gazte atxilotu ditu droga trafikatzeagatik
Ertzaintzak 21 eta 26 urte bitarteko zazpi gazte atxilotu ditu droga trafikatu dutelakoan. Atxiloketa guztiak Bizkaian izan dira, sei Balmasedan eta beste bat Astrabuduan. Atxilotu dituztenean bost kilo haxis eta 5.000 euro atzeman dizkiete. Gazteek Bizkaiko Enkarterrietan eta Burgosko Mena bailara inguruan saltzen zuten droga.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu