KALE ERASOA

Bizkaibuseko hiru autobus erre izana bere gain hartu dute ohar anonimo baten bidez

Abuztuaren 20an bost autobus kiskali zituzten, eta orduko eraso hura ere bere gain hartu zuten.

Zorrotzan kiskalitako hiru autobusak. ALFREDO ALDAI / EFE
2014ko irailaren 29a
07:43
Entzun

Larunbatean egin zuten hiru autobusen kontrako erasoa. Gara, Naiz eta EITBra igorritako mezuen bidez hartu dute beren gain ekintza, eta azaldu dute  orri ugari utzi zituztela mezu hauekin: "Gudari Eguna" —larunbatean izan zen—, "Borroka da bidea", "Independentzia eta sozialismoa" eta "Preso, iheslari eta deportatu politikoak Euskal Herrian libre".

Erasoaren bidez gudarien "konpromisoa" eta "borrokaren aldarrikapena" egin nahi izan dutela adierazi dute. Halaber, autodeterminazio eskubidea gauzatzeko bidean borroka molde zorrotzagoak behar direla adierazi dute.

EH Bilduk arbuiatu egin du erasoa. Koalizioko legebiltzarkide Oskar Matutek ohartarazi du edozein indarkeria ekintzak indartu egiten dituela "bakearen etsaiak".

Abuztuaren 20an, bost autobusi egin zieten eraso, Loiun. Orduko hartan ere ohar baten bidez beren gain hartu zuten erasoa. Ekintza hari erreferentzia zuzena egin gabe, ETAk, larunbatean plazaratutako agirian, azaldu zuen ez dutela erakunde armatuaren babesik "egungo estrategiari kalte egin eta Askapen Mugimendua zatitzeko helburuarekin eusko gudarien memoria eta ezker abertzalearen ohiko ikur eta aldarrikapenak maltzurkeriaz erabiltzen ari direnek".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.