2013ko aurrekontuak

Bizkaiko aurrekontuen eztabaida alderdikeriagatik atzeratzea egotzi dio EH Bilduk EAJri

Biharko espero zen Bizkaiko Foru Aldundiaren 2013ko aurrekontuen eztabaida, baina ez da hala izango. EAJren proposamenak ez du jaso aurrera egiteko behar duen babesik; haatik, bi osoko zuzenketa jaso ditu: Bildurena eta PSE-EErena. Jose Luis Bilbao buru duen aldundiak ez du oraindik jarri eztabaidarako egunik, EH Bilduren ustez, akordioak lortzeko duen ezintasuna ezkutatu nahian.

Aitziber Laskibar Lizarribar.
2012ko abenduaren 27a
17:07
Entzun

EH Bilduk gogor salatu du EAJren jarrera. Aurrekontuei buruzko eztabaida azalpenik eman gabe atzeratzea egotzi dio; eztabaidari heldu beharrean epeak luzatzea, alderdi interesengatik, "bere ahultasuna disimulatzeko".

"Jokamolde horren atzean, Eusko Legebiltzarreko aurrekontuen negoziazioa egon daiteke", ohartarazi dute Oskar Matutek eta Irune Sotok EH Bilduren izenean; "kromo trukea".

EAJ PPrekin akordioa egin nahian ari den susmoa ere badute. Eta Matutek uste du EAJk eta PPk Bizkaiko aurrekontuak onartzeko akordioa egiten badute EAJri zail egingo zaiola elkar ulertze hori azaltzea: "EAJk dio PPrenarekiko desberdina den politika egiten duela, baina aurrekontuak onartzeko PPren beharra badu...", hausnartu du Matutek.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.