Bizkaiko Foru Aldundiak gaur jakinarazi duenez, behi eta ardi guztiak mingain urdinaren kontra txertatzea erabaki du, atzo lau aziendatan gaitz horren kasuak baieztau ostean. Denera, datozen hilabeteetan 128.000 abelburu inguru txertatuko dituzte. Egoera aztertzeko, Bilbon bildu dira Irene Prado Bizkaiako Aldundiko Nekazaritza diputatua, EHNE Euskal Herriko Nekazarien Elkartasuna eta ENBA Euskal Nekazarien Batasuna sindikatuetako ordezkariak. Atzo baieztatutako lau kasuez gain, beste 36 etxaldetan kasu gehiago egon daitezkeen aztertzen ari da aldundia.
Mingain urdinak 24 aldaera ditu, baina oraingoz, behi eta ardientzat arriskutsuenak 1 eta 8 mutazio motak dira. Bi aldaera hauentzat badira txertoak. Osasun agintariek argi utzi nahi izan dute mingain urdinak animaliei bakarrik eragiten diela
Unzalu Salterain EHNE sindikatuko arduradunak mingain urdina dela-eta prebentzio protokoloa martxan jarri dela jakinarazi du. Beraz, 128.000 abelburuei egingo zaien txertaketa egutegia zehaztuta dago. Gaixotasuna hedatzea ekidin nahi da egitasmo honen bitartez.
Bestalde, Irene Prado Nekazaritza diputatuak Batzar Nagusietan mihi urdin kasuak zein arrazoigatik azaldu diren azal dezala eskatu du Arturo Aldekoa PPko Bizkaiko batzarkideak. Gainera, Aldekoaren ustez, aldundiak mihi urdinaren eraginak jasango dituzten baserritarrei diruz laguntzeko proposamena egingo du aldundian.
Nekazaritza
Bizkaiko behi eta ardi guztiak mihi urdinaren kontra txertatuko dituzte
Gaixotasunaren 1 eta 8 mutazioen kontrako txertoa jasoko dute Bizkaiko 128.000 ardi eta behi inguruk. Irene Prado Bizkaiko Nekazaritza diputatua EHNE eta ENBA nekazari sindikatuetako kideekin batzartu da gaur, eta haiekin hartu du erabakia.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu