Bizkaiko bidesari sistema egokitu ahal izateko foru arauak jaso du azken baiezkoa

Atzera-aurrera mordoa izan dute auzitegietan Bizkaiko bidesariek, eta haiek agindutakoa bete nahi dute aldaketarekin

Erredakzioa
Bilbo
2010eko urriaren 27a
00:00
Entzun
Bizkaiko autobideetako bidesarien sistema aldatzeko foru araua onartu zuten atzo Bizkaiko Batzar Nagusiek. Azken urteetan auzitegiek emandako epaiek ez dute baleko jo Bizkaiko bidesarien sistema, eta erabaki horietara egokitu asmo izan dute aldaketarekin. Erabiltzaileentzat izango du eragina: autobideetako-besteak beste, A-8ko- bidesariak berriro kalkulatuko dituzte, eta hori Europako Batasunak ezarritako irizpideei jarraituz egingo dute. Bizkaiko Diputazioak espero du urtea amaitu aurretik izango dituztela kalkulatuta prezioak. Aurreikuspena da merkatu direla bidesariak.

Ezker Batuak zuzenketa aurkeztua zuen, baina atzo erretiratu egin zuen. Jose Ferrera batzarkidearen arabera, sistema berriak ezabatu ditu A-8 autobidea igarotzen den eskualdeetako herritarren arteko «diskriminazioak».

Ezker abertzaleko batzarkideek, ostera, bidegabe jo dute sistema berria. A-8 autobideak doakoa izan beharko lukeela defendatu dute, bidesariak «diskriminazioa» sortzen duelakoan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.