Bildu koalizioak Bizkaian dituen 35 alkateek euren soldatak murriztu dituzte, baita euren gobernu taldearenak ere, eta konfiantzazko karguak gutxitu dituzte. Halaber, udaletxeak herritarrei zabaltzeko asmoz, batzorde parte hartzaileak eratu dituzte. Meñaka, Arrankudiaga eta Sopelako alkateek eman dute horren berri.
Hauteskundeetan hartutako konpromisoari jarraiki, krisi larriari aurre egiteko hartutako lehen neurria izan da alkate eta zinegotzien soldatak jaistea. Hainbat adibide eman dituzte: Urduñako alkate berriak 2.300 euro jasoko ditu, eta aurrekoaren soldataren erdia izango du; Lekeitoko alkateak %20 murriztu du bere soldata, eta Zaldibarkoak %12. Larrabetzun ia %3 jaitsi du bere soldata Bilduko alkateak. Horrez gain, Ondarrun hirutik bira murriztu dira konfiantzazko karguak, eta alkatearen soldata ere jaitsi egin dute. Gamiz-Fikan, berriz, liberatuak kendu egin dituzte.
Udalak herritarren zerbitzura jartzeko asmoz, berriz, udal batzorde parte hartzaileak eratuko dituztela jakinarazi du Bilduk. Udaletxeko ateak irekiz, koalizioak ongietorria eman nahi dio gizarte eragile eta herri mugimenduen parte hartzeari.
Bizkaiko Bilduko alkateek udal gobernuen soldatak murriztu dituzte
Hauteskundeetan hartutako konpromisoa bete, eta udal batzorde parte hartzaileak eratu dituzte
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu