Gizartea

Bizkaiko Foru Aldundiak 30 milioi euro bideratuko ditu uholdeek eragindako kalteak konpontzeko

Jose Luis Bilbao ahaldun nagusiak iragarri du kaltetuek abantaila fiskalak izango dituztela. Udan konponduko dituzte Bizkaiko ikastetxeak.

2008ko ekainaren 3a
15:33
Entzun
Jose Luis Bilbao Bizkaiko ahaldun nagusiak gaur esan du, herrialdean igandean izandako uholdeak direla-eta, Foru Aldundiak 30 milioi euro bideratuko dituela kalteak konpontzeko.

Horretaz gain, kaltetuek abantaila fiskalak izango dituztela ere jakinarazi du Bilbaok. Herritarrei euren udaletxera joateko dei egin die diru laguntzak-eta jaso ahal izateko informazioa eskatzeko.

Getxon, esaterako, 180 herritar joan dira Arreta Zerbitzura, hemengo iturriek esan dutenez.

Jaurlaritzako Hezkuntza sailburua Getxon izan da gaur

Igandeko uholdeek ikastetxeetan ere kalte handiak eragin dituzte Getxon; Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren arabera, Caro Barojan institutuan eta Larrañazubi ikastetxean 308.000 eurokoak izan dira. Ikasturtea bukatzen ari denez, uda baliatuko dute konponketa lanak egiteko.

Haiek bisitatzen izan da gaur Tontxu Campos Hezkuntza sailburua. Hain zuzen, Caro Barojan 178.000 euroko kalteak izan direla agertu dute. Beheko solairuan handiak izan dira txikiazioak (bertan daude liburutegia, sukaldea, ekintzetarako aretoa...). Berogailuen sistemari ere eragin diote uholdeek, besteak beste.

Larrañazubin 130.000 eurokoak izan dira kalteak. Gimnasioa, administrazioko gelak, ikasle txikienen gelak... kaltetu dira. Horretaz gain, artxibo gisa erabiltzen zuten modulo aurre-fabrikatu bat bota egin behar izan dute.

Bi eskola horiek gaur eta etzi bitartean irekiko dituzte.

Zurbaran Bilboko institutuan, eta Arteagabeitia eta Zuazo Barakaldoko (Bizkaia) ikastetxeetan ere udan egingo dituzte konpontze lanak -azkeneko horretan kalteak 50.000 eurokoak izan dira-.

=bGarbiketa lanak Getxon=n

Getxoko Udalak esan duenez, garbiketa lanak aurrera doaz herri horretan. Orain arte etxeen 18 eraikin garbitu dituzte, eta "falta" diren beste laurak gaur garbituko dituzte. Kaltetuak izandako 45 garajeetan lanean ari dira ordu hauetan, eta Fadura kiroldegunean ere bai.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.