Ezezagun batzuek bi ibilgailu erre dituzte bart Bilbon, Txurdinaga auzoan. Haietako bat Bizkaiko Foru Aldundiko furgoneta da, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak esan duenez. Honen arabera, erasotzaileek ibilgailu horren kontra egin zuten, ondoan gurpil batzuk jarri eta kiskalita. Suak beste auto bat ere erre zuen, eta beste bi kaltetu.
Erasoa 23:20an izan da, eta pertsonarik ez da zauritu.
Antsoainen (Nafarroa), berriz, PSNren, UPNren eta Antonio Gil alkatearen (PSN) kontrako pintadak egin dituzte bart. "Faxistak" direla deitu diete.
Kale erasoa
Bizkaiko Foru Aldundiko furgoneta bat erre dute Bilbon
Beste auto bat ere kiskalita geratu da, eta bi kaltetuta. Txurdinaga auzoan egin dute erasoa. Antsoainen PSNren eta UPNren kontrako pintadak egin dituzte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu