GAztetxeak
Bizkaiko gaztetxeek koordinatu egingo dira jazo daitezkeen erasoen aurrean erantzuteko
Bizkaiko gaztetxeek koordinatu egingo dira aurrerantzean jazo daitezkeen erasoen aurrean erantzun bateratua emateko. “Gaztetxe bati eraso egiten diotenean, eredu oso bati egiten diote eraso eta, beraz, guztiok erantzun behar dugu”. Santutxuko Sorgintxulo gaztetxean egin duten agerraldian Bizkaiko gaztetxeak eta gazte asanblada guztietako ordezkariak izan dira. Ostiralean, Bilbon manifestazioa egingo dutela iragarri dute, eta agintariei argi utzi nahi izan die antolaketa ereduari eutsi egingo diotela.
Gaztetxeak “boterearen jopuntuan beti egon” badira ere, “erasoak ugaritu eta gogortu egin” direla ohartarazi dute. Agintarien jarrerak argi uzten du, gazteon ustez, “praktikara daramagun eredu asanbleario eta autogestionatuak, beraiek inposatu nahi duten ereduarekin” zer ikusirik ez daukala. “Horregatik kolpatzen gaituzte, ez dutelako inor beraien kontroletik kanpo nahi eta gu ez gaukatenez kontrolpean poliziak bidaltzen dizkigute gaztetxeak botatzeko”, gaineratu dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu