ostalaritzako greba bizkaian

Bizkaiko ostalaritzako grebak jarraipen handia izan duela azaldu dute sindikatuek

ELAk, LABek, CCOOk eta UGTk deituta greba egiten ari dira gaur Bizkaiko ostalariak. ELA sindikatuek eman dituen datuen arabera jarraipen handia izan du grebak. Sindikatu horren arabera, Catering enpresa denak gelditu dira, eta hoteletako langileen artean erdiak inguruk jarraitu du greba deialdia. Manifestazioa egin dute langileek eguerdian, Bilbon. Ertzaintzak protestan ari zen langile bat atxilotu du. ELAk Ertzaintzaren jarrera salatu du.

2005eko azaroaren 4a
18:37
Entzun
Ertzaintzaren jarrera salatu du ELAk ohar baten bitartez. Izan ere, pikete informatiboen lana "oztopatu" egin dutela diote. Hori, "greba eskubidearen kontra" dihoala salatu dute. Gainera, "ostalaritzako patronalaren zerbitzura" aritzea leporatu diote Herrizaingo Sailari.

Langile bat atxilotuta

Ertzaintzak greban zeuden langileetako bat atxilotu du Carlton hotelaren atarian. Bi bertsio daude atxiloketa horren inguruan: Ertzaintzak azaldu duenez, protestan ari zen langilea kalez jantzitako bi ertzain jotzen hasi da; sindikatuaren arabera, berriz, langilea hotelera sartzen hasi da, eta kalez jantzitako ertzainek kolpeka hartu dute eta atxilotu egin dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.