Bizkartzainek kaleratzeak salatu dituzte Lakuan

2012ko urtarrilaren 20a
00:00
Entzun
GASTEIZ. Ehun bat bizkartzain pribatuk elkarretaratze bat egin zuten atzo Eusko Jaurlaritzaren Lakuako egoitzaren parean, gobernuak onartu berri duen enplegua erregulatzeko eskaeraren aurka protesta egiteko. Salatu zutenez, langile batzordearekin akordiorik lortu gabe onartu du Jaurlaritzak erregulazio espedientea, eta, horren ondorioz, 1.400 bizkartzain kalean geratuko dira. USO sindikatuak bilera eskatu dio Herrizaingo Sailari.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.