Duela zenbait hilabete iragarri zuen bezala, gaur utzi dio Tony Blairrek Erresuma Batuko lehen ministro izateari. Gaur goizean Komunen Ganberako asteazkenetako saioan parte hartu du. Saioa amaitu ondoren, lehen ministroaren egoitzan, Downing Streeteko 10. atarian, gobernuko kideak eta langileak agurtu ditu, eta Elizabeth II. erreginaren egoitza Buckinghameko jauregira joan da handik, estatuburuari dimisio karta ematera.
Komunen Ganberan txalo zaparrada handiarekin agurtu dute Blair legebiltzarkide gehienek, alderdi guztietakoek. Besteak beste, Irakeko gerra izan du hizpide azken mintzaldian, eta egun Erresuma Batuko tropek Iraken dituzten arriskuak damu dituela esan du. Hala ere, Iraken esku-hartzea ezinbestekao izan zela nabarmendu du.
Blairen dimisio karta jaso ostean Gordon Brown Ekonomia ministroari deitu dio Elizabeth II.ak, eta lehen ministro izendatu eta gobernu berria osatzeko agindu dio. Dagoeneko Downing Streeteko 10.ean da Brown, lehen ministroaren egoitzan.
Erresuma Batuko gobernuburu berria ministro izan da 1997tik, Blair agintera iritsi zenetik. Hain zuzen ere, ekonomia arloan egin diren aldaketenardatzetako bat izan da.
Laukotearen ordezkari
Horrenbestez, Erresuma Batuko politikagintzatik erretiratuko da Blair, baina nazioartera egingo du jauzi.izan ere, Ekialde Hurbilerako nazioarteko Laukoteak (AEB, Errusia, Nazio Batuen Erakundea eta Europako Batasuna) ordezkari berezi izendatuko du,eta inguru hura baketzeko bitartekari lanak egiteko enkargua emango dio.
Mundua
Blairrek lehen ministro kargua utzi du
Txalo zaparrada batekin agurtu dute Komunen Ganberako azken saioan. Egun Erresuma Batuko tropek Iraken dituzten arriskuak damu dituela esan du, baina esku-hartzea ezinbestekoa izan dela berretsi du. Gordon Brown orain arteko Ekonomia ministroak hartu du orain lehen ministro kargua Blairren ordez.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu