Politika

Blanco: "EAEk autogobernu gehiago izan dezake, baina joku arauak errespetatuz"

Espainiako Konstituzioaren barruan egin nahi diren marku aldaketak onartuko dituztela esan du Jose Blanco PSOEko bozeramaile eta Antolaketa idazkariak, baina, Ibarretxeren planak konstituzioa gainditu egiten duenez, ezin dela aurrera joan azpimarratu du. Beraz, EAJri proposamena berraztertu eta joku arauen barruan akordia lortzeko modua egin dezan eskatu dio, "maitasun guztiarekin". Radio Euskadin egin dioten elkarrizketan egin ditu hitzok.

2004ko uztailaren 22a
10:33
Entzun 00:00:0000:00:00
Autonomietako legebiltzarrei errespetu handia dietela esan du, Blancok, "herrien subirautzaren ordezkariak biltzen baitira". Hala ere, "gure herrian (Espainia) joku arau batzuk daude", esan du, eta beraz, autonomia batek handik kanpora ondorioak ekarriko dituen erabaki bat hartzerik ezin dutela onartu azpimarratu du.

Beraz, Eusko Legebiltzarretik bere konpetentzietatik haratago dagoen zerbait egin nahi bada, ezingo direla ados egon dio. "Joku arauak errespetatzen badira, eta gure elkarbizitza markua errespetatzen bada, alegia konstituzioa, onartzen ditugu aldaketak, eta babestu ditzakekegu, baina Jaurlaritzak proposatu duen erreformak marku konstituzionala gainditzen du. EAEko estatutua erreformatu daiteke? bai. EAEk autogobernu gehiago izan dezake? baita. Euskaldunekin zerikusia duen zerbait zehatza singularizatu daiteke? ados gaude".

Horregaitik, "maitasun guzitarekin" proposamena berraztertu eta akordio batera iristeko modua egiteko eskatu dio Blancok EAJri.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.