Politika

Blanco: "Zertaz hitz egiten duen ez dakien jende asko dago, eta asko dakigunok isilik gaude"

PSE-EEk Eusko Legebiltzarrean duen bozeramaile Jose Antonio Pastorrek esan du, bere ustez Espainiako Gobernuak ETArekin biltzeko saioa egin zuela abuztuan, baina talde armatuak ez ziola Gobernuaren eskaintzari erantzun. PSOEko Estatu idazkari Jose Blancok ukatu egin du hori, honako hitzekin: "Zertan hitz egiten duen ez dakien jende asko dago, eta asko dakigunok isilik gaude".

2006ko abenduaren 9a
16:10
Entzun
Radio Euskadiren mikrofonoetan esan du Blancok ETAk ez ziola Espainiako Gobernuaren eskaintzari erantzun. Aurrena baieztatu egin ditu hitzok Pastorrek, eta gero, esandakoa bere iritzia zela argitu du.

Jose Blacok PSOEren sortzaile Pablo Iglesiasen omenezko ekitaldi batean erantzun dio Pastorri, eta argia izan da: "Zertan hitz egiten duen ez dakien jende asko dago, eta asko dakigunok isilik gaude". Ez du gaiari buruz ezer gehiago esan nahi izan Blancok, eta PPren kontra ekiteko aprobetxatu du aukera. PPri leporatu dio, edozein aukera aprobetxatzen ibiltzea, bakearen aldeko saiakera guztiak zapuzten saiatzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.