Politika

Blancoren hilketagatiko epaiketaren harira, elkarrizketaren kontrako elkarretaratzea egin dute Madrilen

MIguel Angel Blanco Ermuko (Bizkaia) PPko zinegotzi zena hiltzea egotzita Javier Garzia Gaztelu eta Irantzu Gallastegi epaitzen ari dira Madrilen, Espainiako Auzitegi Nazionalean. Epaiketa hori gaur hasi dela eta, hirurehun bat lagunek elkarretaratzea egin dute Auzitegi Nazionalaren atarian, ETArekin zein Batasunarekin hitzegitearen aurka. Kalea etenda izan dute hainbat minutuz.

2006ko ekainaren 19a
17:35
Entzun
ETArekin hitzegitearen aurka ez ezik, Jose Luis Rodriguez Zapateroren eta Candido Conde-Pumpido Espainiako fiskal nagusiaren kontrako oihuak, Espainiaren batasunaren aldekoak eta Guardia Zibilari gorazarre egitekoak aldarrikatu dituzte manifestariek;besteak beste, Zapatero gezurtia, Conde-Pumpido ustelduta zaude, Espainia osorik eta bandera bakarrarekin, eta Guardia Zibila, hartzazu fusila oihukatu dituzte.

Tentsio handiena Guardia Zibilak presoak garraiatzeko erabiltzen duen ibilgailuetako bat iritsi denean bizi izan da, hara hurbildu eta "hiltzaileak, hiltzaileak" oihuka hartu baitute.

Javier Garcia Gaztelu eta Irantzu Gallastegi 1997ko uztailean ETAk bahitu eta hildako Miguel Angel Blanco PPko zinegotziaren hilketagatik ari dira epaitzen; bahiketa eta hilketan zuzenean parte hartzea egozten diete. Auzipetuetak bakoitzaren aurka 50 urteko espetxe zigorra eskatu du Fiskaltzak, eta espetxetik irtetzen direnean Ermuara joateko 5 urteko debekua.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.