Politika

BNG Europako Legebiltzarrerako hauteskundeetan EA, Aralar eta ERCrekin aurkeztuko da

Galiziako koalizio abertzalea aurreko bozetan EAJ eta CiUrekin batu zen.

2009ko apirilaren 1a
16:05
Entzun
BNG Galiziako koalizio abertzaleak EAJ eta CiUrekin (Herrialde Katalanak) haustea erabaki du Europako Legebiltzarrerako hauteskundeei begira, eta EA, Aralar eta ERCrekin (Herrialde Katalanak) batera joango da. ERCk eta Aralarrek asteburuan erabaki dute elkarrekin aurkeztea, eta EA laster batuko zaie. Hain zuzen, EAk eta ERCk 22 urteko lankidetza daramate eta duela bost urteko Europako bozetan ere batera aurkeztu ziren -diputatu bat lortu zuten-.

Joan Puigcercos ERCko presidentea "oso gustura" azaldu da BNGk erabaki hori hartu duelako. "Lau alderdiok gara ezkerrekoak, independentistak eta abertzaleak, eta orain Espainiako Estatuan beste mota bateko aliantzak egiteko aukera zabaldu da", esan du Puigcercosek, Bartzelonan.

Ekainaren 7an izango dira hauteskundeak eta "oso emaitza onak" lortuko dituztela uste du ERCko buruak. Koalizioa osatze aldera Kanaria Berriarekin, Entesa per Mallorca edota Chunta Aragonesistarekin ere hizketan ari direla jakinarazi du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.