EPAIKETAK

Bonba abisu bat izan da Madrilen, epaitzen ari diren gazteek hitzaldia eman behar zuten unibertsitatean

Astelehenean ere bertan behera utzi zuten auzipetuak Madrilen ematekoak ziren hitzaldi bat.

2014ko urtarrilaren 17a
14:28
Entzun

Azken egunetan eskuin muturrekoen presioa jasaten ari direla jakinarazi zuten atzo auzipetutako gazteek. Atzo hitzaldi bat ematekotan ziren Madrilgo Unibertsitate Konplutentsean. Hasieran eskuin muturreko taldeek "mehatxu" egin zieten, eta gero, hitzaldia ematen ari zirela, Espainiako Poliziak unibertsitateko hiru eraikin hustu zituen jendez, bonba abisua izan zelako.

Ehun bat lagun zeuden hitzaldian. La Juventud Castellana y Revolucionariak antolatu zuen hitzaldia, eta Poliziaren azpijokoa izan zitekeen susmoa azaldu zuen. Izan ere, aurreko egunetan ere hitzaldia egin ez zedin mehatxu eta presioak jasan dituztela salatu zuten.

Astelehenean ere hitzaldia ematekoak ziren Madrilen epaiketa politikoen kontra, baina hura ere bertan behera gelditu zen azkenean.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.