Bonba-auto bat jarri du ETAk Logroñon (Errioxa, Espainia), Defentsa Ministerioaren ordezkaritzaren aurrean. Antonio Camacho Espainiako Segurtasun idazkariak eguerdian agertu dutenez, 61 kilo lehergai zeuden autoan, amonalez osatuta, eta, halaber, gasolina bidoi bat ere bai. Hala ere, leherketa txiki bat baino ez da izan: detonagailua pizteko kablean akats bat izan da, eta detonagailua baino ez da zartatu. Ez da inor zauritu, eta Espainiako Poliziako artezilariek lortu dute lehergailua erabat indargabetzea.
Bart gaueko hamaikak aldera dei bat jaso dute Gara egunkarian, eta ETAkoa dela esan duen norbaitek, Logroñoko bonba-autoaren berri eman die: leku eta jomuga zehatzaren berri. Halaber, 23:30ean zartatuko dela ohartarazi du.
Ordu horretan leherta izan da, baina indar txikikoa, arestian aipatu bezala, agi denez, mekanismoan akats bat izan delako.
Espainiako Gobernuak emandako azken azalpenen arabera, irailean Frantzian lapurtutako Ford Fiesta berde bat baliatu du ETAk bonba-autoa osatzeko, eta 61 kilo lehergai zituzten bi ontzi paratu ditu barruan; gasolina bidoi bat ere bai. ETAren asmoa "kalte handiak" eragingo lituzkeen atentatua egitea zela nabarmendu dute iturri horiek.
Atentatua
Bonba-autoa jarri du ETAk Logroñon, baina huts egin du
Detonagailua pizteko kablearen akats baten ondorioz geratu da zartatu gabe, iturri ofizialen arabera. Espainiako Defentsa Ministerioko ordezkaritzaren aurrean zegoen jarrita. 61 kilo amonal zituen, aipatutako iturriek agertu dutenez. =i Gara=i-ra deitu dute abisua emateko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu