Eguerdiko 12:20tan jaso dute deia Gara -ko erredakzioan.Deitu duen pertsonak ETAren izenean ari zela, eta Galiziako kostaldeko bi herritan, Baionan eta Sanxenxon lehergailuak jarri dituztela agertu du. Baionakoa kirol portuan zegoela zehaztu du eta Sanxenxokoa Nautikako Klubean.
Gara -ra ez ezik, Galiziako El Faro de Vigo egunkarira ere deitu dute abisu bera emateko. Dei batean zein bestean, leherketak eguerdiko ordubatean gertatuko zirela esan dute.
Esan bezala gertatu da: ordu horretan lehergailu bat zartatu da Baionako kirol portuko edukiontzi batean, eta, bestea, Sanxenxoko Nautikako Klubaren inguruko beste edukiontzi batean. Aurretik, leku bat zein bestea hesitzeko aukera izan dute segurtasun indarrek.
Galiziako Gobernuak agertu du lehergailuak indar txikikoak zirela, baina, hala ere, Sanxenxon lau pertsona arin zauritu direla jakinarazi du herriko alkateak. Agi denez, beira edukiontzi batean zegoen Sanxenxoko lehergailua, eta kristal zatiek zauritu dute pertsona horietako bat.
Bostgarren pertsona bat, berriz, Baionan zauritu da; zehazki, behaketa lanetan zebilen guardia zibil bat. Hark ere zauri arinak baino ez dituela argitu dute agintariek.
Gara -k jakinarazi du horrelako deiak jaso dituzten beste kasuetan bezala Ertzaintzari eman diotela segituan mehatxuaren berri.
Atentatuak
Bonba bana lehertu dira Galiziako bi herritan
Kostaldean, Pontevedrako probintzian, zartatu dira lehergailu biak: bata Baionan eta bestea Sanxenxon. Espainiako Barne Ministerioak argitu duenez, edukiontzietan zeuden lehergailu biak eta indar txikikoak ziren. Gainera, lehertu aurretik norbaitek ETAren izenean deitu du 'Gara' eta Galiziako 'La Voz de Vigo' egunkarietara abisua emateko, eta Espainiako segurtasun indarrek inguruak hesitzeko aukera izan dute. Baionakoa kontrolatuta zartarazi dute. Hala eta guztiz ere, bost pertsona arin zauritu dira: lau Sanxenxon eta beste bat Baionan —azken hori behaketa lanetan zebilen guardia zibil bat da—.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu