Bonba abisu faltsua egitea leporatuta22 urteko mutil gazte bat atxilotu zuen atzo Ertzaintzak Bilbon.
Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak agertu duenez, Ertzaintzak atzo goizeko zazpietan dei bat jaso zuen Bilboko taberna batean bonba bat jarri zutela esanez. Abisua faltsua zelafrogatu ondoren, 22 urteko S.P.G. atxilotu zuten tabernatik hurbil, dei faltsuaren egilea delakoan.
Ertzaintzaren arabera, gazte horrek liskarra izan zuen tabernako nagusiekin deia jaso baino une batzuek lehenago.
Gertaera
Bonba mehatxu faltsua egotzita 22 urteko gazte bat atxilotu dute Bilbon
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu