Leherketak

Boroako zentralean lau leherketa izan dira, ETAren izenean abisua jaso ostean

Zornotzako (Bizkaia) Boroako ziklo bateratuko zentral termikoan lau eztanda izan dira, 14:15ak aldean. Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez, leherketa izan aurretik =l Gara == http://www.gara.net/index.php =l-ra eta DYAra deitu dute ETAren izenean, 14:00etatik 14:15era bitartean leherketak izango zirela esanez. Lehen informazioen arabera, eztandak txikiak izan dira, eta abisuaren ostean han zeudenak zentraletik atera direnez, ez da inor zauritu.

2005eko uztailaren 12a
16:01
Entzun
Ertzaintzak azaldu duenez, deiak 13:35 inguruan izan dira, eta beraz, leherketak izan direnerako ez zegoen inor zentralean, beraz ez da inor zauritu.

Bonbak enpresaren perimetroan lehertu dira, eta beraz, Ertzaintzak jakinarazi duenez, instalazioak ez dira izorratu, eta ezta zentralaren estruktura ere.

250 lagun inguru zeuden zentralean leherketa izango zela abixatu dutenean, eta huste plana martxan jarri dutenez, eztandak izan aurretik denak kanpoan ziren. Langileak eta bisitariek zeuden han.

Egunotan, Boroako ziklo bateratuko zentral termikoan frogak egiten ari ziren, martxan jarri aurretik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.