Politika

"Borondate politikoaren" agerpen gisa SA desegiteko eskatu die PSEk EAJri eta EAri

Gipuzkoako PSE-EEko idazkari nagusi Miguel Buenek eskari zehatza egin die "euskal abertzaleei": Eusko Legebiltzarreko SA Sozialista Abertzaleak taldea desegiteko PSOEk PPrekin hitzartu zuen Terrorismoaren Aurkako Itunean sartu nahi badute, "euskal abertzaleek" keinuak egin behar dituztela iritzi dio Buenek "borondate politiko ona" agertzeko, eta hain justu, SA desegitea litzateke keinu hori.

2004ko abuztuaren 14a
15:53
Entzun
Prentsa ohar bat plazaratu du Buenek eskari hori eginez. Gipuzkoako PSE-EEko buruzagiaren arabera, "euskal abertzaleek" Terrorismoaen Aurkako Itunean sartzeko benetako borondatea badute, hori adierazteko keinuak egin behar dituzte, eta, ondorioz, "Eusko Legebiltzarreko Batasunaen taldea" desegin eta ebazpen judizialak bete ditzatela eskatu die.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.