Espetxeak

Borraz bortxatu zutela salatu du Langraziko preso batek

Une honetan, Gasteizko 2. Instrukzio Epaitegia Langraizko (Araba) segurtasun arduraduna izandako Mariano Merinoren sei salaketa ikertzen ari da: Emakumezkoen moduluan ziren lau presok sexu jazarpenak egitea leporatu zioten, iaz. Gizonezkoen moduloko bi presok, berriz, jazarpen ekonomikoak leporatu zizkioten. Gaur beste gizon batek Langraizko funtzionarioek borraz bortxatu zutela salatu du. Langraizko Segurtasun buru izandako Mariano Merino eraso horretan parte hartu zuela frogatuz gero, zazpi izango lirateke jada haren kontra presoek eginiko salaketa irmoak.

2006ko urtarrilaren 11
19:38
Entzun
«Bakartze moduluan zegoen, oinak eta eskuak kateaz lotuta, bi funtzionario sartu zirenean. Jipoi ederra emateaz gainera, gomazko borra uzkitik sartzen saiatu ziren». Salhaketak adierazi duenez, hori da iragan urrian Langraizko preso batek aurkeztu zuen salaketa. Gaur epailearen aurrean berretsi du.

Salaketa horien guztien harira gaur goizean deklaratzekoak ziren zenbait preso eta funtzionariok. Arabako probintzi Auzitegian deklaratu dute eta Salhaketak kontzentrazioa egin du epaitegiaren aurrean. Salhaketako kideekin batera Gasteizko hainbat gizarte mugimenduetako kideak bildu dira epaitegi aurrean, baita alderdi politikoerako arduradunak ere: Aintzane Ezenarro Aralarreko legebiltzarkidea eta Mikel Basabe koordinatzailea, Hasier Arraiz Batasuneko mahaikidea eta Karmele Berasategi EHAKko legebiltzarkidea, besteak beste.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.