sexu erasoa

Bortxaketa bat salatu du emakume batek Lekeition

Antzara Eguna ospatu zuten atzo Bizkaiko kostaldeko herri horretan. Salaketa gaur jarri du emakumeak.

Jendetza, atzo arratsaldean, Lekeitioko Antzar Egunean. GORKA RUBIO, ARGAZKI PRESS
2017ko irailaren 6a
09:28
Entzun

Eusko Jaurlaritzako Segurtasuan Sailak Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitzari jakinarazi dionez, gertaera atzo arratsaldeko azken orduan gertatu zen. “Norbanako batek deitu zuen Ertzaintzara esanez emakume bat lurrean erorita zegoela eta ustez eraso sexual bat jasan zuela”, azaldu diote Hitzari. Emakumeari osasun etxera eta ospitalera lagundu zioten, han beharrezko frogak egin ahal izateko. Gaur goizean, ostera, biktima berak jarri du salaketa Ertzaintzan. EITBren arabera, atzerritarra da emakumea.

Lekeitioko Udalak azaldu du Udalbatza gaur 18:00etan batuko dela eta egin beharreko mobilizazioak zehaztuko dituztela.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.