Gertakaria

Bost auto kiskali dira Barakaldoko garaje batean

Argitzeke dauden arrazoiak tarteko, sutea izan da bart goizaldean Barakaldoko (Bizkaia) garaje batean. Bost auto guztiz kiskali ditu suak, eta beste zenbait kaltetu ditu. Nolanahi ere, inor ez du zauritu.

2005eko uztailaren 11
09:20
Entzun
Goizaldeko 02:30 aldera piztu da sua, Cirilo Sagastigoitia kaleko garaje batean. Bizkor antzera lortu dute suhiltzaileek garrak mendean hartzea, baina goizeko zazpietan oraindik lanean jarraitzen zuten, sototik kea atera eta aireztatzen.

Autoen artean txikizioa handia egin duen arren, ez da goiko pisuetako bizilagunak etxeetatik ateratzeko premiarik izan. Nolanahi ere, kea sartzea eragozteko leihoak ondo ixteko agindu diete udaltzainek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.