Bost auzipetuak aske uzteko eskatu dute EHUko langileek eta irakasleek
Hainbat eragilek larunbatean aurkeztu zuten agiriarekin bat egin dute EHUko 228 langilek
EHU Euskal Herriko Unibertsitateko 228 irakaslek eta langilek Bateragune auzia dela-eta preso daudenak (Arnaldo Otegi, Rafa Diez, Sonia Jacinto, Miren Zabaleta eta Arkaitz Rodriguez) aske uzteko eskatu dute. Unibertsitateko irakasleek eta langileek bat egin dute hainbat eragile politiko, sindikal, sozial eta kulturaleklarunbatean Donostian aurkezturiko agiriarekin. Agirian salatzen dutenez, Bateragune auzia «salbuespeneko» neurri bat da eta helburu politikoak ditu. Hori dela eta, bost auzipetuak «berehala eta baldintzarik gabe» aske uzteko eskatu dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu