Bost auzipetuak

2012ko martxoaren 28a
13:27
Entzun

Arnaldo Otegi (10 urteko espetxe zigorra jarri zion 2011ko irailean Espainiako Auzitegi Nazionalak)

1998an HBko bozeramaile kargua hartu zuen. Gertutik ezagutu ditu Lizarra-Garaziko ituna, ezker abertzalearen legez kanporatzea eta azken negoziazio prozesua. Hainbat auzitan auzipetuta, baina auzi honetan bakarrik dago preso.

Rafa Diez (10 urteko espetxe zigorra)

Hogei urte zituela izena eman zuen LAB sindikatuan, eta 1996tik 2008ra arte idazkari nagusia izan zen. Eusko Legebiltzarrean eta Espainiako Kongresuan parlamentari izana da ezker abertzaleko ordezkari gisa.

Sonia Jacinto (8 urteko espetxe zigorra)

EHAK-ko diruzain izan zen, eta 2007ko otsailean ere atxilotu zuten, "Batasuneko buruzagi" izatea egotzita. Bateragune auziagatik preso dago. 4/08 EHAK-ANV auzian ere auzipetuta dago, beste 42 lagunekin batera.

Arkaitz Rodriguez (8 urteko espetxe zigorra)

Bi aldiz atxilotu, eta bietan aske utzi dute epaiketa eginda; hiru urte baino gehiago egin ditu espetxean auzi horiengatik. Bateragune auzia da une honetan Espainiako Auzitegi Nazionalean bere kontra dagoen auzi bakarra.

Miren Zabaleta (8 urteko espetxe zigorra)

Ikasle Abertzaleetako bozeramaile izan zen. Gaztesarea auzia abiatu zutenean deklarazioa hartu zioten, eta aske utzi zuten Bateragune auziagatik atxilotu baino hilabete eskas lehenago. Atxilotu zutenetik preso dago.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.