Araba, Bizkai eta Gipuzkoako biztanleriaren ia bostenak 65 urte baino gehiago ditu, 2009ko udal erroldaren arabera. 2060rako, berriz, kopuru hori erdira igo daiteke, aurreikuspenen arabera. Hori dio Gemma Zabaleta Eusko Jaurlaritzako Lan eta Gizarte Gaietarako sailburuak atzo aurkeztutako ikerketaren emaitzak. Zabaletak jakinarazi du ikerketa hori oinarria izanen dela adineko jendearen «bizi-kalitatea hobetzeko» Jaurlaritzak 2011n abiaraziko duen lau urteko planarentzako.
Jaurlaritzak adineko jendeak gaur egun dituen bizi-baldintzak izan ditu aztergai txostenean. 2010eko apirila eta maiatza artean egin du, eta 65 urtetik gorako 1.200 lagun elkarrizketatu ditu. Aurreko ikerketa 1993an egin zuen Gizarte Sailak.
Zabaletak igorritako datuen arabera, adineko jendearen %80 beren kabuz bizitzeko gai dira, eta gainerakoek eguneroko ekintzak egiteko laguntza behar dute. Horien artean, %46,6k zerbitzu publikoren baten laguntza hartzen dute. Diru sarrerei dagokienez, gehiengoak hilero 601 eta 900 euro artean jasotzen dituzte, baina adinean gora egin ahala diru kopurua murritzagoa da, emakumeen artean bereziki.
Bost biztanletik batek 65 urte baino gehiago ditu EAEn
Jaurlaritzako Gizarte Gaietarako Sailak adineko jendearentzako lau urteko plana hasiko du heldu den urtean
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu