Euskal preso politikoen sostenguz egindako ekimen batengatik bost demo epaitu eta zigortu dituzte gaur Baionan. Hiru demori 200na euroko isuna ezarri die epaileak, biri 300nakoa, eta bostei gida baimenetik sei puntu kendu dizkie.
2005eko abenduan Patxi Queheille, Iñaki Berhokoirigoin, Antton Harinordoki, Arño Elizager eta Peio Etxeberri-Aintzatek auto bat uzkaili zuten Baionako Suprefeturaren aitzinean, presoen senideek bidaia luzeetan dituzten istripuak eta arriskuak salatzeko. 300na euroko isuna Queheillek, Elizagerrek eta Etxeberri-Aintzatek izan dute, 200nakoa -baldintzapean- Berhokoirigoinek eta Harinordokik.
Auziperatu bakoitzaren kontra bi urteko espetxe zigorra eskatzen zuten, gida baimena hiru urtez kentzea eta 4.500 euroko isuna. Prokuradoreak hiru demoren kontrako 400na euroko isuna eskatu du gaur eta biren kontrako 300nakoa. Apalagoa izan da zigorra azkenean.
Hala ere, Philippe Aramendi defentsa abokatuak ez du onartu epaia, "2005eko abenduko ekintzako eskaera politikoa izan zelako eta Frantziako Estatuari bere legeetan duena betetzeko eskatzen ziotelako". Demoen ustez ere Frantziak presoen arloan "bere legea urratu" egiten du, eta "bake prozesuari begira gizarteari bidali nahi zaion epai gisa ulertu" behar dela adierazi dute.
Euskal presoak
Bost demori isun ekonomikoa jarri diete presoen aldeko ekimen batengatik
2005eko abenduan auto bat uzkaili zuten Baionako Suprefeturaren aitzinean, presoen senideek bidaia luzeetan dituzten istripuak eta arriskuak salatzeko. 200 eta 300 euroren artean ordaindu beharko dute, eta bostei gida baimenetik sei puntu kendu dizkie epaileak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu