kale erasoa

Bost edukiontzi erre dituzte Arrigorriagan

2009ko uztailaren 21a
18:17
Entzun
Gaur goizean bost edukiontzi erre dituzte Arrigorriagan (Bizkaia). Suhiltzaileak joan dira sua itzaltzera eta, Ertzaintzak adierazi duenez, suteak ez du bestelako kalte materialik eragin. Haren ustez, kale erasoa izan da.

Edukiontzietako bi Kristoren zeharbidea kalean zeuden, bi Urgoiti paseoan eta beste bat Lonbo kalean. Azken edukiontzia 7:30ean erre dute.

Herriko jaiak ari dira ospatzen Arrigorriagan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.