Epaiketa

Bost gazte epaituko dituzte bihar, 2007an A-8 autobidea ixteagatik

Eleak elkarteak kontzentrazioa antolatu du Donostiako epaitegiaren aurrean.

A-8a ixteagatik auzipetutakoetako bat, Ainara Ladron, artxiboko irudi batean. ANDONI CANELLADA / ARGAZKI PRESS
2016ko martxoaren 17a
08:51
Entzun

Bihar goizean hasiko dute Donostian Ainara Ladron, Aritz Azkona, Naroa Ariznabarreta Saioa Zerain eta Asier Alberdiren aurkako epaiketa. 2007an, Haika-Segiren aurkako auzia salatzeko, A-8 autobidea ixteagatik daude auzipetuak. Eleak mugimenduak kontzentrazioa antolatu du epaitegiaren atarian.

Epaiketa atzeratu egin zuten Ladron, Azkona eta Ariznabarreta lehen auzi saiora agertu ez zirelako. Ondorioz, haiek atxilotzeko agindua eman zuen epaileak, eta martxoaren hasiera atzeman zituzten. Eleak elkarteak salatu zuenez, eta epaiketa aste honetan egingo zutela jakin arren, hiru atxilotuak Logroño eta Valladolideko espetxeetara urrundu zituzten joan den astean. Gaur jakinarazi dutenez, ordea, atzo Martutenera itzuli zituzten.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.