Foruzaingoak atzeman ditu seiak, eta emakumeen indarkeriaren aurkako nahiz instrukzio auzitegi ezberdinetara bideratu dituze auziak.
Ostiral iluntzean atxilotu zituzten bat Cintruenigon, urruntze agindu bat urratzea leporatuta. Emakume batek Tuterako Foruzaingoari abisu eman zion harengandik urruntzeko agindua zuen gizona betebehar hori urratzen ari zela. Igandean igaro da epailearen aurretik.
Larunbatean, hiru gizon atxilotu zituzten. Alesbesen, 57 urteko gizon bat atzeman zuen Foruzaingoak, genero indarkeria delitu bat egitea leporatuta. Allinen, berriz, emakume batek salatu zuen bikotekideak jo egin zuela; 39 urteko gizona atzeman zuten poliziek. Monteagudon, berriz, gizonezko batek emakume bat jo zuen, eta genero indarkeria delitu bat egotzita atxilo hartu zuten gizona, 40 urtekoa.
Igandean, 59 urteko gizonezko bat atxilotu zuen Foruzaingoak Allon, bikotekidea jo zuelakoan. Auto batean zeudela egin zion eraso gizonak, emakumeak foruzainei azaldu zienez.