Emakumeen aurkako indarkeria

Bost gizon atxilotu dituzte azken egunetan Nafarroan emakumeen aurkako indarkeriagatik

Iruñean bi atzeman dituzte, eta bana Tuteran, Burlatan eta Lizarran.

2008ko urriaren 22a
16:02
Entzun
Foruzainek adierazi dutenez, pasa den ostiraletik bost gizon atxilotu dituzte Nafarroan emakumeen aurkako indakeriarekin zerikusia dutelakoan. Horietako bi atzo atxilotu zituzten.

Atzo Tuteran 27 urteko gazte bat atxilotu zuten, bere bikotekidea ustez erasotzeagatik. Biktimak heriotz mehatxuak eta hainbat kolpe jaso zituela salatu zuen. Gizona beste bi alditan atxilotua izan da antzeko gertaerengatik.

Atzo 27 urteko gazte iruindarra ere atxilotu zuten Burlatan. Bere bikotekide ohiak tratu txar psikolologikoak, mehatxuak eta irainak egitea egozten dio.

Igandean foruzainek 33 urteko gizon bat atxilotu zuten Iruñean, ustez emakume bat jipoitzeagatik. Iruñeko Emakumeen Aurkako Indarkeriaren Epaitegiak 300 metroko urruntze agindua ezarri zion.

Ostiralean beste bi gizon atzeman zituzten. Horietako bat Lizarran, 26 urtekoa, urruntze agindua urratzeagatik. Egun berean Iruñeko 53 urteko gizona atxilotu zuten, ustez bere emaztea iraindu, mehatxatu eta tratu txarrak emateagatik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.