emakumeen kontrako indarkeria

Bost gizon atzeman dituzte Altsasu, Barañain, Iruñea, Eguesibar eta Irunen, emakumeen aurkako tratu txarrengatik

2010eko irailaren 29a
14:35
Entzun
Nafarroako foruzainek lau gizonezko atxilotu dituzte azkeneko astean Altsasun, Barañainen, Iruñean eta Eguesibarren, emakumeei tratu txarrak eragin dizkitelakoan.

Altsasun 36 urteko gizonezkoa atzeman zuten asteazkenean, bikotekideari eraso egin ziola egotzita. Barañainen ere 36 urteko gizonezkoa atxilotu zuten, larunbatean, bikotekideari ustez saihetsean kolpea emateagatik eta iletik tiratzeagatik. Iruñean ostiralean atzeman zuten: 29 urtekoa. Bikotekide ohia jotzea leporatu diote. Eguesibarren 42 urtekoa atxilotu zuten atzo zortzi, bikotekideari eraso egin ziolakoan.

Irungo udaltzainek 41 urteko gizonezko bat atzeman zuten atzo arratsean, emaztea jotzea egotzita.

Gasteizko Udaltzaingoak hiru gizonezko inputatu ditu emakumeen kontrako tratu txarrengatik. 38, 43 eta 52 urte dituzte hirurek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.