Atentatua Mungian

Bost kilo lehergai zituen Mungian zartatu duten bonbak

Ertzaintzak jakinarazi duenez, atzo gauean Mungiako Bake Epaitegiari eraso egiteko zartarazi zuten bonbak bost kilo lehergai zituen, baina oraindik ez dute argitu zein motatakoa zen. Eztandak ertzain bat eta udaltzain bat zauritu zituen, biak arin. Ertzaina Gurutzetako Ospitalean ingresatu zuten, buruan ebakia zuela, baina senda-agiria gaur goizean bertan jaso du. Mungiako alkate Jose Antonio Torrontegik kalte materialak handiak direla agertu du. Lehergailuaren berri ematen zuen deirik ez zuen jaso inork.

2006ko otsailaren 28a
18:47
Entzun
Gaueko hamaikak aldera lehertu zen bonba Mungiako Bake Epaitegian, eta ertzain bat arin zauritu zuela jakinarazi zen atzo. Buruan ebaki bat du polizia horrek, eta Gurutzetako Ospitalean egon daeta goizean eman diote senda-agiria.

Jaurlaritzako Herrizango Sailak gaur goizean jakinarazi du ertzain hori ez ezik, udaltzain bat ere zauritu zela atzoko erasoan. Udaltzain horrek zangoan dauzka zauriak, arinak, eta Mungiako anbulatorioan artatu zuten. Ez zuten erietxe batean ingresatu behar izan.

Ehun bat lagun atentatua salatzeko elkarretaratzean

Esan bezala, atzo gaueko hamaikak aldera lehertu zen bonba, Bake Epaitegiaren atean. Herrizaingo Saileko iturrien arabera, lehergailu horren berri ematen zuen deirik ez da inon jaso. Hala ere, Mungiako bizilagun batek fardela ikusi zuen, eta 'kontuz, bonba' jartzen zuenez, susmagarria iruditu eta Ertzaintzari deitu zion. Ingurua hesitzen ari zirela egin zuen eztanda.

Mungiako Udalak deituta elkarretaratzea egin da eguerdian, erasoa gaitzesteko. Ehun lagunetik gora bildu dira Mungiako plazan, Bakea behar dugu jartzen zuen pankartaren inguruan. Isilik egon dira plazan bilduta, eta ekitaldia amaitzeko, Udalbatzan ordezkaritzan duten alderdietako bozeramaileek adostutako idatzia irakurri du Jose Antonio Torrontegi alkataek (EAJ). Gogor gaitzetsi du atentatua, eta ETAri "axolagabe" jokatzea leporatu diote, bonbaren abisurik inon jaso ez zelako, eta etxebizitzaz inguratutako eta jende asko ibiltzen den leku batean jarrita zegoelako. Era berean,ETAri armak lehenbailehen uzteko exijitu diote, eta "bihar berandu" izan daitekeela oharrarazi.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.