Erasoa
Bost 'koktel' jaurti dituzte Espainiako Gobernuaren Gasteizko ordezkaritzara
Hiruk baino ez dute eraikina jo, eta kalte material txikiak eragin dituzte. =i Errepresioa ez da bidea=i jartzen duten paskinak ere bota dituzte Espainiako Gobernuaren ordezkaritzako iturrien arabera.
Bart gauerdian, hamabi eta erdiak aldera, gertatu da erasoa aipatutako iturriek agertu dutenez: aurpegia estalita zuten zenbait lagunek bost molotov koktel jaurti dituzte Ordezkaritzaren aurka. Horietatik hiruk jo dute eraikina eta beste biak kalera erori dira. Eraikina jo dutenek fatxada belztu dute, eta, oro har, kalte material txikiak eragin dituzte. Espainiako Gobernuaren Ordezkaritzaren arabera, Errepersioa ez da bidea jartzen zuten paskinak ere bota dituzte atarian.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu