gizartea

Bost lagun atxilotu dituzte Orozkon, bi emakume mehatxatu dituztelakoan

2011ko martxoaren 30a
17:25
Entzun

Ertzaintzak bost pertsona atxilotu zituen astelehen goizean Orozkon, bi emakume hertsatu eta mehatxatzea egotzita, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak gaur esan duenez. Ustez biktimei xantaia egiten saiatu ziren, diruaren truke prostituitzen jarraitzen uzteko.

Astelehen arratsaldeko lehen orduan norbanako batek Ertzaintzari jakinarazi zion hainbat lagun bi emakume labanekin mehatxatzen ari zirela Orozkon, Ibarra auzoan. Hara joandako ertzainei biktimek esandakoaren arabera, lau gizonek eta emakume gazte batek labanekin heriotzarekin mehatxatu eta beldurtu egin zituzten. Halaber, biktima baten senarraren ibilgailuaren pneumatikoak zulatu egin zituzten.

Ustezko egileek ihes egin zuten auto batean, Arteako norabidean. Geroxeago, Ertzaintzak autoa Artea eta Zeberio arteko bidegurutzean geldiarazi eta bost bidaiariak atzeman zituen.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.