Bost lagun epaituko dituzte irailean, Ondarroako harresian parte hartzeagatik

2014ko abuztuaren 7a
19:32
Entzun

Eleak mugimenduak jakinarazi duenez, epaituko dituzten bost lagunetatik lauri "agintaritzaren aurkako atentatua" egin izana leporatzen zaie, eta bi urteko espetxe zigorra eta kargu publikorako gaitasungabetzea eskatzen dute haientzat. Bosgarrenari, berriz, ordena publikoaren aurkako falta egozten zaio. Irailaren 24an epaituko dituzte. Ondarroako 'zubi harresia' Urtza Alkortaren atxiloketa saihesteko herri harresia izan zen.

Mugimenduak salatu du "salbuespen politikak" ez direla soilik Madrildik "inposatzen": "Arazoa orokorra da, ez die bakarrik herri harresietan parte hartu duten lagunei eragiten. Polizia eta gizarte eredu bati erantzuten dio ekiteko modu errepresibo honek". Horregatik, "bidegabekeriak ikusaraziz, elkartasuna antolatuz eta desobedituz" jokatzeko deia egin die herritarrei. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.