Hiru auto istriputan bost pertsona hil dira azken bi egunotan. Horietatik bi Nafarroako NA-129 errepidean gertatu ziren, atzo: hiru lagun zendu ziren Sorladan, bere autoak kamioi bat jo ostean, eta beste pertsona bat Lodosan.
Herenegun gauerdian, bilbotar bat hil zen Kantabrian (Espainia), A-8 errepidean.