Bost lagun hil dira Miranda de Ebron, etxe bateko sutean

Arabatik gertu-gertuko herriko ezbeharrean beste pertsona bat zauritu egin da. Ia goizeko zortziak zirela izan da gertaera. Hildakoak bi haur, haien gurasoak eta izeba dira.

2009ko otsailaren 19a
16:01
Entzun
Sute larria izan da gaur goizean Arabatik gertu-gertu, Miranda de Ebro herrian (Burgos, Espainia), San Juan kaleko etxebizitza batean bost lagun hil egin direlako: bi ume -urtebete eta lau urtekoa-, haien gurasoak eta izeba dira. Inor ez da euskal herritarra; jatorriz Errumaniakoak dira.

Haurren aita hil da azkena; zaurituta eraman dute Barakaldoko (Bizkaia) ospitalera baina zendu egin da.

7:52an gertatu da sutea, udaletxetik gertu, eta beste pertsona bat erietxera eraman dute, zaurituta: haurren izebaren senarra.

Miranda de Ebroko udaltzainek eta suhiltzaileek, Espainiako Poliziak eta Larrialdi Zerbitzuetako kideek jardun dute sorospen lanetan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.