ekialde hurbila

Bost palestinar hil eta zortzi zauritu ditu Israelgo Armadak Gazan

Israelgo Armadaren artilleriaren erasoek bost palestinar hil eta zortzi zauritu dituzte gaur Gazan, Palestinako erietxeetako iturriek jakinarazi dutenez. Gaur goizean Jebaliako errefuxiatu gunearen aurkako erasoan hiru lagun hil dituzte. Ondoren, Beit Lahian –Gaza iparraldean hau ere– egindako beste eraso batean bikote bat hil eta bere seme-alabetako bi zauritu dituztela jakinarazi dute lekukoek.

2006ko uztailaren 24a
17:03
Entzun
Israelgo Armadako iturriak baieztatu egin du lehen erasoa eta azaldu du "terroristentzako babesleku" bezala erabiltzen ziren hainbat etxebizitza erasotu dituztela. Armadako iturrien erabera Al Kassam koheteak jaurtitzen zituzten bertatik.

Bi zibil zauritu dira Gazan, Israelgo Armadak etxebizitza bat eraso ostean

Koheteak jaurti dituzte gaur Israelgo Armadako helikopteroek Gazako etxebizitza baten aurka. Gutxienez, bi lagun zauritu dira. Israelgo Armadaren hitzetan, etxebizitza horretan armak eskuz egiten zituztelako susmoa zuten eta horregatik egin diote eraso.

Lekukoen arabera, koheteek etxebizitza jo dute eta kalte larriak eragin dituzte.

Bien bitartean, Israelgo Armadak gogorarazi du armak gordetzen zituzten etxebizitzak bonbardatuko zituztela ohartarazi zuela joan den astean Aramdako bozeramaile batek. Israelgo Armadaren hitzetan, arma horiek "Israelen aurkako erasoak burutzeko" erabiltzen dituzte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.